XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaren anai gazteena ni baiño zortzi urte zarragoa.

Nik ogei ta bost.

Urrengo larunbatean esan nion osabari:

- Biar Beizamara joan bear det garitako babaren billa.

Berak esan zidan:

- Ni ere joango nauk.

Ni gustora, ori esan zidanean.

Urrengo igandean, igandea zanez, lenengo meza entzun bearra zegoan zazpi t'erdietan.

Gosaldu ta irten giñan.

Nik zaldia neukan; arek mandoa.

Bagoaz biok Murumendin barrena.

Iritxi giñan Santa Agedako taberna ondora.

Andik Beizamara.

Espero genduan, Sarasola baserrian errota dago ta an izango ote zan.

Askotan izana nintzan bertan arto iriñaren eske.

Jetxi giñan, baiña alperrik: etzeukatela babarik.

Seguruena Urdanpilleta baserrian Santa Ageda aizkolariak izango zuala.

Bueltan Beizamako ostatura iritxi giñanean, pentsatu genduan bertan bazkaltzea.

Kaballeriak baztarrean lotu ta sartu giñan barrena.

Berealaxe jarri ziguten zerbait.

Langostarik etzegoan eskatzerik; baiñan tripa bete ezkero gustora giñan.

Kafea eta kopa bana artu ta atera giñan.

Artean kaballeriak utsik.

Berriz betik gora.

Santa Agedako tabernan kopa bana artu ta ez giñan estutzen, alperrik zan da.

Esperantza gendukan egongo zala.

Seguru bezela esan baiziguten.

Iritxi giñan Urdanpilleta baserrira.

Atea jo genduan da Santa Ageda aizkolariaren semea, Timoteo, atera zitzaigun.

Galdetu genion babarik ba al zeukaten.

- Bai esan zigun, milla kilo besterik bear ez badezute beintzat.